La casa
Etxearen lehen solairuan, CASA MATXINGONEA apartamentu ruralak daude, Matxingonea I eta Matxingonea II, bikotean edo seme-alabekin etortzeko ezin hobeak.
Eraikinak, eskualdeko etxe tipikoen itxura gordetzen du, egur eta harrizko xehetasunekin. Etxearen inguruan, lorategi atsegina du, harrizko horma zahar batek inguratuta, eta bertan daude jateko, askaltzeko edo afaltzeko egokiak diren bi mahai harri, aire zabalean sukaldatzeko bi erretegi harri, txikienentzako haur-parke txiki bat, eta uda beroetan atseden hartzeko etzaulki eta eguzkitakoak.