Produktuak
IKUSI GUZTIAK >
La casa
Etxearen lehen solairuan, CASA MATXINGONEA apartamentu ruralak daude, Matxingonea I eta Matxingonea II, bikotean edo seme-alabekin etortzeko ezin hobeak.
Eraikinak, eskualdeko etxe tipikoen itxura gordetzen du, egur eta harrizko xehetasunekin. Etxearen inguruan, lorategi atsegina du, harrizko horma zahar batek inguratuta, eta bertan daude jateko, askaltzeko edo afaltzeko egokiak diren bi mahai harri, aire zabalean sukaldatzeko bi erretegi harri, txikienentzako haur-parke txiki bat , eta uda beroetan atseden hartzeko etzaulki eta eguzkitakoak .
Matxingonea II
Landetxe apartamentua, familia oporretarako aproposa.
Matxingonea II, bi logela bikoitz ditu, bata ohe bikoitzarekin eta bestea 2 oherekin, ohe gehigarri bat gehitzeko aukerarekin, sukalde-jangela(bere tresneria guztiekin), eta bainugela oso bat.
Apartamentuak berogailu zentrala, telebista du, eta gonbidatuei egongelako aisialdirako jokoak eta irakurgai batzuk eskaintzen dizkiegu.