Lehen solairuan daude Matxingonea I eta Matxingonea II landa-apartamentuak. Apartak bikotekidearekin edota seme-alabekin zatozenerako.
Eraikinak eskualdeko etxeen berezko itxurari eusten dio, eta zurezko zein harrizko egitura agerian erakusten du. Etxearen inguruan lorategi atsegin bat dago, zeina antzinako harrizko horma batek inguratzen duen. Lorategian harrizko bi mahai dauzkazu, ezin hobeak bazkari, askari edota afari modua egiteko. Otorduak paratzeko harrizko erretoki parea dago, hots, zerupean sukaldatu nahi izatera. Gainera, haur parke txiki bat ere bada txikienen gozagarri. Harekin batera, etzaulki erosoak eta itzalkinak ere jarri dira, udako egun beroen aringarri.